2024/12/17
“Mendiko larreetan, irekietan eta hertsietan” herri-larreen aprobetxamendua 2025. urterako
Ikusirik, Ultzamako Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako 18, 19 eta 20. artikuluetako edukia, honako erabaki hau hartu da:
- Larre horien aprobetxamendu aldia 2025eko maiatzaren 15etik izanen da.
- Aprobetxamenduen eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira 2025eko urtarrilaren 28rako.
- Eskaeretan ordenantzako 18. artikulutik 20.era eskatzen den informazioa adierazi beharko da.
- Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren ondorioetarako ziurtagiriak emanen dira beti ere kontuan izanik Ultzamako herri-lurren aprobetxamendua Ordenantzak dioen moduan eraibiltan bada.
- Eskaerak jaso ondoren Ultzamako Udalak ebazpenak eta bandoak emanen ditu jakinarazteko zein izan diren herri-lurretako aprobetxamendu horren esleipendunak eta zein baldintzetan.