2025/12/11

“Mendiko larreetan, irekietan eta hertsietan” herri- larreen aprobetxamendua 2026. urterako

Ikusirik, Ultzamako Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako 18, 19 eta 20. artikuluetako edukia, honako erabaki hau hartu da:

  • Larre horien aprobetxamendu aldia maiatzaren 15tik aurrera izanen da.
  • Aprobetxamenduen eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira 2026eko urtarrilaren 23rako.
  • Eskaeretan ordenantzako 18. artikulutik 20.era eskatzen den informazioa adierazi beharko da.
  • Europar Batasuneko Nekazaritza Politikaren ondorioetarako ziurtagiriak emanen dira beti ere kontuan izanik Ultzamako herri-lurren aprobetxamendua Ordenantzak dioen moduan eraibiltan bada.
  • Eskaerak jaso ondoren Ultzamako Udalak ebazpenak eta bandoak emanen ditu jakinarazteko zein izan diren herri-lurretako aprobetxamendu horren esleipendunak eta zein baldintzetan.