2022/09/06

Nafarroako Gobernuaren Helduen Euskalduntze kanpainaren aurkezpena


'Euskara orain', "Zure burua esperientzia paregabe batera zabaltzeko" aukera.

Nafarroako Gobernuak Euskara orain kanpaina aurkeztu du helduen artean hizkuntza horren ikaskuntza sustatzeko. Ikastaroek euskara ikastera animatzea dute helburu, batez ere gazteak, beren ikasketak bizipen eta aukera berriak eskaintzen dituen aukera erakargarri gisa aurkeztuz.

Kanpaina Mikel Arregi Euskarabideko zuzendari gerenteak, Izaskun Anduaga Ultzamako Udaleko zinegotziak eta Nekane Otamendi IKAko irakasleak aurkeztu dute, gizarte ekimeneko euskaltegien ordezkari gisa. Hizlariekin batera, Ainhoa Madariaga Zubiarte euskaltegi publikoko zuzendariak eta Beatriz Buldain AEK-ko Nafarroako koordinatzaileak ere parte hartu dute.

Izaskun Anduagak irakurri zuen testua, Nafarroako euskara zerbitzua duten udal eta mankomunitateak ordezkatuz.