Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagai-industrietarako koronabirusaren aurrean jarduteko protokoloa
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko Departamentuak koronabirusaren aurrean nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako eta elikagai-industrietarako jarduera-protokolo bat aurkeztu du.
Agirietako batean, lanposturako mugimenduak egiteko egiaztagiri bat nola lortu azaltzen da: REANen (Nekazaritzako Erregistroa) edo zuzeneko salmentaren ziurtagiria lortzea.
Abeltzaintzako ustiategien kasuan, zuen baserrirako mugimenduak justifikatzeko, ABELTZAINTZAKO TXARTELA edo REGAn ALTAn egotearen agiria (Abeltzaintzako Ustiategien Erregistrokoa) erabili daitezke. Bi agirietako bat ere gordetzen ez dutenek, beren ustiategiko datuak JASOTA DAUDEnaren agiria eska dezakete, honako helbide honetan: produccion.animal@navarra.es, mezuan abeltzaintzako ustiategiaren zenbakia eta titularra adierazita. Dokumentua eskaeraren helbide elektronikora bidaliko dute Gobernutik.