OHARRA: Belateko eta Almandozeko tuneletako zirkulazioa etetea
Urtarrilaren 17an, ostirala, N-121-A errepidean, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan egingo diren lanak direla eta, trafikoa moztea eta desbideratzea aurreikusi dute.
Datorren ostiralean, hilak 17, 08:30ean, N-121-A errepidea moztuko da, Belateko tunelaren hegoaldeko ahoan, 3. lur-erauzketan, egingo diren lanak direla eta. Errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan 17:00ak arte, 27 eta 35 kilometroen artean.
Eten-puntuak N-121-A errepidean kokatuko dira, lehena 27+000 kilometro-puntuaren inguruan, NA-1210 errepiderako irteera-adarraren parean (Frantziarako noranzkoan), eta bigarrena 35. kilometro-puntuan, Almandoz herriaren parean.
Zirkulazioa ez da inoiz etengo, NA-1210 errepidetik desbideratuko da, eta lanak egin ondoren, normal zirkulatuko da berriro.