2021/10/15

Osasun zentroaren oharra adinekoen txertoaren 3. dosiaren inguruan

 

Osasun Zentroak jakin du pertsona batzuek telefono-dei bat jaso dutela txertoa jartzeko hitzordua jartzeko, eta dei horretan beharrezkoak ez ziren datuak eskatu zaizkiela.

Horren aurrean, Osasun Sailak eta zentroak berak zehaztu nahi dute gauzatuko duten PROZEDURA honako hau izango dela:

  • Ez da txertoa jartzen hasiko urriaren 25a baino lehen.
  • 60 urtetik gorakoei, Osasun Sailak mezu bat bidaliko die mugikorrera, hitzordua on-line hartzeko edo osasun-zentroaren bidez hartzeko.
  • COVID-19aren txertoa, oraingoz, 70 urtetik gorakoei bakarrik jarriko zaie, gripearen txertoarekin batera, Larraintzarko Osasun Zentroan.
  • Puntualki osasun zentrotik deituko da, baina EZ DA BEHAR EZ DEN DATURIK ESKATUKO.
  • Ez da etxez etxe joango, Osasun Zentroak horretarako beharra baloratu ezean.
  • 60 urtetik beherako paziente kronikoek osasun-zentrora deitu beharko dute hitzordua eskatzeko.