2021/06/10

Pilotalekuaren ordutegiaren luzatzea

Arlo horretan eskumena duten osasun-agintarien gomendioei jarraituz, eta Osasuneko sailburuaren ekainaren 1eko 19/2021 Foru Agindua aipatuz, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitaterako ezohiko prebentzio-neurri espezifikoak hartzen baitira, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz, Ultzamako Udalak Ultzama frontoiaren udal-instalazioa erabiltzeko protokoloaren puntu hauek berritu ditu:

  • Erabilera-ordutegia 09:00etatik 22:00etara luzatzea, astelehenetik igandera.

ultzamakirolak@gmail.com helbidera idatziz erreserba egiteko beharrak, edukierek eta bestelako betebehar guztiek berdin jarraitzen dute indarrean.