2024/05/06

PRENTSA OHARRA: Maiatzaren 13an irekiko da Ultzamako udal gimnasio berria

 

361.000€ kostatu den obrak 2 kirol areto eta fisioterapia gela bat ditu.
 
Behin obra amaitu eta makina eta ekipamendua instalatuta dagoela, maiatzaren 13an irekiko du Ultzamako Udalak gimnasioa. Gimnasioa Larraintzarren eraiki da, udal igerilekuen eraikinari erantsita egin da.
 
Gimnasioan orain arte beste espazio batzuetan eskaini diren jarduerak antolatzeko leku egokiagoa eskaintzeaz gain, Ultzaman eta Ultzamaldean kirol jarduera berriak eta osasun arloarekin zerikusia duten zerbitzuak eskaintzeko espazioa izateko helburua ere badu.
 
Gimnasioak nagusiki bi areto ditu, bat makinen aretoa dena, eta bestea talde jarduera edo eta makinarik gabeko ekipamenduekin egin daitezkeen beste ariketa fisikotarako aretoa izango dena. Hortaz gain, almazen txiki bat dauka kirol materiala gordetzeko. Gimnasioa igerilekuen instalazioari erantsita eraiki denez, honen aldagelak baliatuko dira. Era berean, igerilekuetako sarrera egokitu da eta fisioterapia zerbitzua eskaintzeko areto bat egongo da.
 
Ireki aurretik, gimnasioa ezagutu nahi duenak antolatu diren ate irekiko saioetako batera hurbiltzeko aukera izango du, maiatzaren 8an 11:00-12:00 eta 17:00-18:00 bitartean, edo eta 11an 11:00tatik 12:00ak bitartean.
 
Gimnasiorako urteko bonoaren prezioa 130€-koa izango da. Igerilekuen denboraldirako soilik izango den bonoak 70€ balioko du. 

Prezioen, deskontuen eta erabilera arauen inguruko informazio guztia webgunean dago eskuragarri.