2020/06/03

Uda honetan igerilekua ez zabaltzeko erabakia

Azken 3 hilabeteetan bizi izan dugun egoera COVID 19 delakoak eta salbuespeneko neurriek markatu dute. Jarduera, ekitaldi eta zerbitzu asko bertan behera utzi eta hainbat espazio itxi behar  izan dira.

Jendeak egoera honetara egokitzeko ahalegin handia egin behar izan du. Eta gizarte eta osasun zerbitzuek izugarrizko esfortzua egin dute. Horri guztiari esker duela aste batzuk baino hobeki gaude. Baina, biktima ugari izan dira, eta ez da atzendu behar gaur egun oraindik kutsatze berriak daudela.

Irizpide eta arauak ezartzen ari badira ere, uste dugu guk ezin dugula igerilekuko erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna bermatu. Udalak bizilagunen osasunari eman behar dio lehentasuna eta arduraz jokatu behar du. Hori guztia dela eta, Ultzamako Udalak udal igerilekua ez irekitzea erabaki du.