UDAL IGERILEKUEN 2023ko sasoia
1) INFORMAZIO OROKORRA
Irekiera datak: Ekainaren 9tik irailaren 10ra.
Instalazioen ordutegi orokorra: 11:30etik 20:15era, astelehenetik igandera.
Putzuak: 11:30/14:30 - 15:00/20:00
2) TARIFAK
- SASOIRAKO BONOAK - ERROLDATUAK
- 4 urtera arte: Doan
- Umeak eta gazteak (5-16 urte): 35,50€
- Helduak (17 urtetik gorakoak): 52,50€
- Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak: 24€
- SASOIRAKO BONOAK - EZ ERROLDATUAK
- 4 urtera arte: Doan
- Umeak eta gazteak (5-16 urte): 45€
- Helduak (17 urtetik gorakoak): 68€
- Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak: 34,50€
- DESKONTUAK:
- Familiako bigarren kideagatik : %10.
- Familiako hirugarren kidetik aurrera: % 20.
- Deskontu hauek balekoak izango dira, familiako kide batek udaleko kirol instalazioko kidea baldin bada.
- Deskontuak kide zaharrenetik aurrera egingo dira.
- EGUNEKO SARRERAK - ERROLDATUAK (Egun osoa / Egun erdia)
- 4 urtera arte: Doan
- Umeak eta gazteak (5-16 urte): 5,75€ / 3,75€
- Helduak (17 urtetik gorakoak): 8,50€ / 4,75€
- Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak: 5,50€ / 3,50€
- EGUNEKO SARRERAK - EZ ERROLDATUAK (Egun osoa / Egun erdia)
- 4 urtera arte: Doan
- Umeak eta gazteak (5-16 urte): 7,50€ / 4,75€
- Helduak (17 urtetik gorakoak): 10,50€ / 6,75€
- Jubilatuak eta %33a edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak: 7€ / 4,75€
- IGERIKETA IKASTAROAK* - ERROLDATUAK / EZ ERROLDATUAK
- 3 urtetik gorakoak: 40€ / 50€
OHARRA:
(2022/12/19ko NAOn, 252. zenbakian, argitaratutako ordenantzaren arabera).
- Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.
- Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.
- Abonamendu-txartela galduz gero, 15 euro kobratuko dira kudeaketa- eta jaulkipen-gastuengatik.
3) IGERIKETA IKASTAROAK: Derrigorrezkoa abonatua izatea edo kirol instalakuntzen bazkidea izatea.
Enpresa esleipendunak kudeatuko ditu.
INFORMAZIO GUZTIA Igerilekuetan 948 30 53 52 ekainaren 10etik aurrera.
- BI IKASTARO:
- 1. IGERIKETA IKASTAROA (UZTAILA 3-28)
- 2. IGERIKETA IKASTAROA (ABUZTUA 3-31)
- HASTAPENA: 11:30-12:10
- GARAPENA: 12:10-12:50
- HOBEKUNTZA: 12:50-13:30
- HAURTXOAK: 13:20-14:00
IZENA EMATEKO: 4 Pertsona gutxienez eta 12 gehienez
4) BONOAK EGITEKO ARGIBIDEAK
- Bonoak egiteko: Ekainaren 1etik aurrera Ultzamako Udaletxean 09:30etatik 14:30etara.
- Ordainketa: Banketxean edo Udaletxean bertan txartelarekin ordaindu daiteke.
- Ultzamako Udalaren kontu zenbakiak:
- La Caixa: ES80 2100 5008 14 2100153556
- Rural Kutxa: ES79 3008 0021 61 0701206625 - Ordainagiriarekin, argazki batekin (gaur egungoa) eta NAN edo familia liburuarekin Ultzamako udaletxera joan 09:30etik 14:30era.
- Bonoa igerilekuan jaso.
- Eguneko sarrera erroldatuen prezioan erosteko, udalean errolda agiria eskatu.