2026/06/08

Udalak Jaibus zerbitzua martxan jarri du festetara modu seguruagoan joateko

JaiBusa.png

Udalak Jaibus zerbitzuaren martxan jarri du. Ekimen honen helburua herriko gazteei inguruko festetara joateko garraio aukera eroso, ekonomiko eta segurua eskaintzea da.

  • Aurtengo udan bi irteera antolatu dira:
    • Ekainaren 27an: Ultzama – Doneztebe – Ultzama.
    • Uztailaren 24an: Ultzama – Elizondo – Ultzama.

Zerbitzuaren prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako, joan-etorria barne.

Jaibusa 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago. 16 eta 18 urte bitartekoek, berriz, dagokion baimena aurkeztu beharko dute zerbitzua erabili ahal izateko.

*Txartelen salmentaren inguruko datak eta erosteko prozedura laster emango dira ezagutzera.

Udalak gazteak animatu nahi ditu zerbitzu hau erabiltzera; izan ere, festez modu arduratsuan gozatzeko aukera eskaintzen du, mugikortasun seguruagoa sustatuz eta ibilgailu pribatuaren erabilera saihestuz.