2026/03/03

Ultzamako Udalak BI ERAIKIN erosi ditu Auzan etxebizitza gisa erabiltzeko

Etxea_4.jpg

Ultzamako Udalak Auza herrian kokatutako bi eraikin erosi berri ditu 128.500 euroren truke, etxebizitza sortzeko helburuarekin.

Udala plangintza lantzen ari da, eta hainbat aukera tekniko aztertzen ari da, hala nola finantzaketakoak. 2026ko aurrekontuetan 30.000 €-ko partida bat sortu da eraikinetako baterako proiektua idazteko eta obra zuzentzeko. Aurreikusita dago eraikin hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publikoetara bideratzea.

Udalak nabarmendu duenez, erosketa hori ekintza estrategikoa da, eta funtsezko tresna Ultzama bezalako landa-ingurune baterako. Ultzamako Udalak haranaren garapenarekin eta politika publikoekin duen konpromisoa berresten du horrela.