2023/10/13

ULTZAMAKO XII. ONDDO EGUNA!

 

Urriak 22, igandean, Larraintzarko Ikastetxeko patioan egun handia izanen da, bai, ohiko erakusketa eta salmentarekin, eta horretaz gain, artisautza, talo ekologikoak perretxikoekin, ludoteka, ardi-esnez eginiko postreak eta zozketak egonen dira.

Baina, aurretik, hitzordu gehiago izanen dira. Larunbatean, urriaren 21ean, hainbat irteera mikologikoak egongo dira onddoak ezagutzeko.

Bukatzeko, asteburu osoan aukera izanen da Ultzamako taberna eta ostatuetan onddoekin egindako pintxoak dastatzeko. Hori eginez, zaporeaz disfrutatzeaz gain, zozketan parte hartzeko aukera ere izanen dugu.

+INFO: https://labur.eus/16Izo