ULTZAMALDEAN BERDINTASUNA SUSTATZEKO III.PLANA
Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak aurtengo urtarrilean hasi zuen berdintasun plan berria diseinatzeko prozesua.
Izan ere, bigarren planaren indarraldia 2018tik 2022ra bitartekoa izan zen, eta beste urte betez luzatu zen.
Elkarlana oinarri izan duen eraikuntza kolektiboko prozesua izan da, saio eta bilera desberdinez osatua, zeinetan herri eragile, norbanako, udaletako zinegotzi eta udal eta mankomunitateko langileek parte-hartu duten. Prozesuak urrian izan du bere amaiera, Mankomunitateko juntak urriaren 2an onartu baitu berdintasunerako III. Plana.
Plan berri honen indarraldia 2026tik 2032ra bitartekoa izango da eta bere ezaugarri nagusien artean sinpletasuna, ulergarritasuna, eraginkortasuna eta konpartitua izatea daude. Ez da soilik Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Berdintasun Plana, Mankomunitatea osatzen duten udalen plana badelako.
Ultzama
















