2026/02/06

ULTZAMALDEKO 24.KORRIKAREN BATZORDEA

KORRIKA 2.BILERA.jpg

Ultzamaldeko Korrika kulturalaren antolakuntzan parte hartu nahi duzu?

Pasa den urtarrilaren 22an, Korrikaren aurkezpenerako Ultzamako Udaletxearen coworking espazioan 20 bat pertsona bildu ziren. Bertan, eskualdeko ibilbidea ezagutu, aurtengo berritasunak entzun, materiala jaso eta Korrika kulturala prestatzen hasi ziren.

Horri jarraipena emateko intentzioarekin Korrikako Batzordea otsailaren 11n bilduko da berriro ere, bertan petoak eta bestelako materiala ere hartzeko aukera egongo da.

Animatu eta parte hartu!!