2019/09/17
Umeak euskarazko udalekuetara bidali dituzten familientzako diru-laguntzak
Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitateak diru-laguntza deialdia zabalik dauka, uda honetan beraien seme-alabak euskarazko udalekuetara bidali dituzten familientzat. Laguntza hauek, kostuaren %40ra artekoak izan litezke.
Eskaera-epea zabalik dago irailaren 30era arte, eta oinarri eta argibide guztiak, albiste honi atxikitutako dokumentuan aurki daitezke.
Eskaerak eta dokumentazioa Larraintzarren dagoen Euskara Zerbitzuaren bulegora eraman beharko dira.