2026/04/29

Zahartze aktiborako jardunaldia

Envejecimiento Activo.jpg

Zahartze aktiboaren inguruko lanketa bultzatu nahi dute eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, eta horretarako, jardunaldia antolatu dute maiatzaren 8rako. Apirilaren 29a izanen da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako eta izena emateko 948 30 93 50 eta 948 30 93 50 telefonoak daude. 

Larraintzarko frontoian izanen da zahartze aktiboaren inguruko jardunaldia, eta batez ere zonaldeko profesionalen eta adineko pertsonen arteko topaketa bultzatu nahi dute, elkar ezagutzeko eta ideiak partekatzeko. Osasun etxeko erizain eta medikuak, gizarte langileak eta jubilatuen elkarteko kideak izanen dira jardunaldietan.