2020/12/16

2021eko egur epaitzen bandoa eta eskaerak

Ultzamako Udalak 2021.urteko egur epaitzen baldintzekin Bandoa eta Alkatetzaren Ebazpena onartu du. Eskaerak 012 telefonoaren bitartez egin ahalko dira, 2020 abenduaren 22tik 2021eko urtarrilaren 22ra arte.

Eskabideak aurkezteko betebeharrak:

  1. Eskaera epaitzaren onuradunak berak egin beharko du.
  2. Epez kanpo egindako eskaerarik ez da onartuko.
  3. Behin eskaera eginda eta eskaera-epea amaituta, ezingo zaio eskatutako epaitzari uko egin.
  4. Udal zergak eta aurreko urteetako egur epaitzak ordainduta izatea eskaerak egiteko epea akitzen den egunean.
  5. Ultzaman erroldaturik egon beharko du gutxienez 2 urte lehenagotik.
  6. Familia unitate bakoitzeko lote bakarra adjudikatuko da (8 Tn ingurukoa), eta kontuan hartuko dira etxebizitza berean erroldaturik elkarrekin bizi diren pertsona guztiak.
  7. Egurra ateratzea 2021ko abenduaren 31n akitua beharko da. Hala ez bada,betebehar hau betetzen ez duten onuradunei 2022an ez zaie loterik markatuko.
  8. Egurgileak eskaera egiteko unean zehaztutako Ultzamako helbide edo kokalekuan entregatuko du egurra.
  9. Entregatzea ekainetik aurrera egingo da.
  10. Tona bakoitzeko prezioa 45€ (BEZa barne) izango da.
  11. Entregatutako pisu zehatzarengatik kobratuko da.