2021/03/31
COVID Txertaketa: 80 urtetik gorakoen bigarren dosia eta 70etik gorakoen lehenengoa, apirilaren 8an
Larraintzarko Osasun Etxetik jakinarazi dute apirilaren 8an, frontoian, 80 urtetik gorakoek COVIDaren aurkako txertoaren bigarren dosia jasoko dutela eta 70 urtetik gorakoek, lehenengoa.
Txertaketa Larraintzarko frontoian izango da eta hitzordua finkatzeko, 70 urtetik gorako bizilagunak Osasun Etxetik telefonoz deituko dituzte.
OHARRA: Beste komunitate bateko biztanleak izan eta orain hemen bizi diren 70etik gorakoek, txertoa jarri nahi badute Larraintzako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri beharko dira. Bestetik, estaldura pribatua dutenek edo Nafarroan medikua duten desplazatuak ere, berdina egin beharko dute.
Osasun Etxeko telefonoa: 948 30 93 50