2021/03/15

Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea zabalik da martxoaren 26ra arte

Diru-bilketako Erregelamenduari jarraikiz, Ultzamako Udalak zabalik dauka 2021eko otsailaren 26tik martxoaren 26ra Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2021eko kuota igorriak ordaintzeko borondatezko epea.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

OHARRA: Udaletxe honetan berriak diren  ibilgailuak ez daude helbideratuta, eta hala egotea nahi bada, horretarako berariazko baimena eman behar du jabeak.