2023/12/15

Iragarkia NAOn: Udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak, 2024ko ekitaldian indarra izanen dutenak. Hasierako onespena.

 

Ultzamako Udalak, 2023ko abenduaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituen udal ordenantza aldatzea: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, irekitzeko lizentzien tasak, hirigintzako jarduketetarako tasak, herrilurretako zenbait aprobetxamenduren kanona, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2024rako.