2018/12/05
Lan eskaintza: Dorrea gaztandegia
Basaburuan kokatutako gaztandegi tradizionala. Esne gordinezko gaztak egiten ditugu, Idiazabal izendapenarekin gehien bat. Langile bat bilatzen ari gara gazta egiten lagundu eta biltegian lan egiteko.
Astelehenetik ostiralera lan egingo du; lan talde gazte eta atsegin batean.
Lehenik eta behin, jarrera eta lanerako gogoa baloratzen ditugu, baina karretila gidari eta elikagaien kudeatzaileen txartela edukitzea ere kontutan hartuko da. Makina sinpleen mantenimenduaren ezagutza eta mekanismoen nozio errazak ere baloratzen ditugu.
Hasieran hiru hilabeteko kontratua izango du, berritzeko aukerarekin.
Bidali kurriculuma: gaztandegi@dorrea.es