Bergaranea landa etxea
Helbidea | San Perdo 2 (31797) Larraintzar |
Telefonoa | 664 555 532 |
info@bergaranea.com | |
www.facebook.com/bergaranea | |
Web | www.bergaranea.com |
Prezioak | Asteburua (ostiraletik igandera) 400€ - Aste osoa 1000€ |
Ahalmena | 10 + 2 pertsona |
DESKRIBAPENA
Bergaranea Larraintzarren kokatua dagoen baserri zoragarri bat da, hirigunetik hurrun, Ultzamako haran ia osoa eta Saioa eta Arañotz mendiak ikusten diren talaia probilegiatu batean dagoelarik.
Etxe honek egunerokotasunetik ihes egiten dugunean eskatzen dugun lasaitasuna eskaintzen digu, aire fresko eta garbia arnartuko dugularik.
Etxea 1842an eraiki zen. Gaur egun eraberritua dago zonaldeko arkitektura propioa mantenduz baina erosotasun handienekin hornitua.
Etxea osorik alokatzen da. Etxe osoa solairu bakarrean dago. 10 pertsonentzat prestatua dago (+2 plaza gehigarri eta sehaska 1), eta 5 gela bikoitz ditu, sukalde osoa, 2 komun, 50 metro karratu baino gehiagoko egongela jangela, joku gela helduentzako futbolinarekin eta umeentzako jostailuekin, eta beste gela bat tximinia eta telebistarekin.
80 metro karratuko terraza eta lorategia du etxe bizitzatik bertatik sarrera duena, barbakoa, pergola eta lorategiko altzariez hornituta.