2020/12/17
2021rako herri-larreen aprobetxamendurako bandoa eta eskaerak
Ultzamako Udalak 2021erako herri-larreen aprobetxamendua arautuko duen bandoa argitaratu du. Bete beharreko eskaera-orria ere eskura dago, eta hauek udaletxean aurkezteko epea 2020ko abenduaren 22tik 2021eko urtarrilaren 22ra egongo da zabalik.
OHARRA: Eskaera egitera udaletxera etortzeko, AURRETIK HITZORDUA adostu behar da (948305115 telefonoan) eta ESKAERA-ORRIA BETETA ekartzea komeni da, denbora arintzeko.
2021 urterako bazka hauen aprobetxamendu epea maitzaren 15etik aurrerakoa izango dela zehaztu da.
Eskaera horiek jaso ondoren, Ultzamako Udalak dagozkion bando eta ebazpenak emango ditu, esleidun zeintzuk izan diren ezagutzera emateko, eta esleipen horien baldintzen berri emateko.