Ezkurdi erlezaintza museo-etxea

ezkurdi..jpg

Deskonektatu eta Ultzamako bailarako bazterretan galtzea erabaki baduzu, Nafarroako etxe gozoenetako bat bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Etor zaitez Eltso herrira, ehunka urteko Orgiko Hariztitik gertu dago, eta eskualdeko arkitektura tipikoaz eginiko etxe eder bat aurkituko duzu; bertan, Isabel Telleriak erleen mundu liluragarrira eta erlezaintzaren artera hurbiltzeko aukera eskainiko dizu.

Museo honetan erle-laborategia ikusi ahal dugu; bertan azalduko digute, besteak beste, nola bizi diren erleak, nola egiten duten eztia erlauntzan eta nola atera eta dekantantatzen den eztia erlauntzatik. Goiko solairuan, erakusketa interesgarri batek erlezaintzaren munduak izan duen bilakaera azaltzen digu.

Bisitariak Nafarroako loratze desberdinez eta eskuz eginiko ezti gordinak erosten aukera izango du, baita eztiz eginiko marmelada, txokolatea, xaboiak, argizariak, eta erlauntzako beste produktu batzuk, hala nola, propolioa, polena, argizaria edo erregin-jelea.

 Helbidea  Santa Lucia 19, Eltso (31799)
 Telefonoa  948 306 619 / 677 598 636
 Email  m.ezkurdi@gmail.com
 Ordutegia  Urte osoa: aurretik adostutako bisitaldi gidatuak

 

OHARRAK

Helduak 6 euro eta haurrak 3 euro.

Taldeentzako prezio eta ordutegi bereziak kontsultatu.

ESKOLETAKO TALDEENTZAKO BISITA GIDATUAK