Ezkurdi Erlezaintza

ezkurdi..jpg
 Helbidea  Santa Lucia 19, Eltso (31799)
 Telefonoa  948 306 619 / 677 598 636
 Email  m.ezkurdi@gmail.com
 Ordutegia  Urte osoa: aurretik adostutako bisitaldi gidatuak

ZERBITZUAK

Ustiapen propioko ezti gordina eta erlauntzako beste produktoak ere saltzen dira. Ezti dastaketa. Egunero irekia ordutegirik gabe. 

Bisita gidauak. Egunero 12:00 eta 17:00-tan  Aldez aurretik abisatu behar da. Bisitaren iraupena ordu eta erdi / bi ordu.

DESKRIBAPENA

Aintzinatik gizakiak erleen munduarekiko jakin mina izan du, haien portaera eta lan berezia aztertuz. Gaur egun, ezti erleak oso garrantzitsuak dira ez bakarrik ezti ekoizleak direlako, baizik eta polinizatzaile ordezkaezinak direlako gure ekosistemaren garapena bermatuz.

Ezkurdin, Ultzama bailarako etxe tradizional honetan, erlezainen eskutik eginiko bisita gidatu baten bidez, bisitariak erleen mundu liluragarria eta erlezaintzaren artea aurkituko ditu.

Erleen bizimodua eta lana, erlezainen mendiko lanak, eta ustiapen propioko ezti gordinaren erauzketa eta ontziratzea modu atsegin eta hezigarri batean azaltzen da.

Modu etnografikoago batean, gizakiak erleekin, eztiarekin eta argizariarekin denboran zehar izan duen harremana ikusi daiteke, Nafarroako erlezaintza eta argizarigintza tradizionala azpimarratuz. Ezti dastaketa egiten da.

 OHARRAK

Helduak 6 euro eta haurrak 3 euro.

Taldeentzako prezio eta ordutegi bereziak kontsultatu.

ESKOLETAKO TALDEENTZAKO BISITA GIDATUAK