Postres Ultzama

postres ultzama logo.jpg
 Helbidea  Na 121 errepidea, 25. kilometroa (31798) Lantz
 Telefonoa  948 307 277
 Email  info@postresultzama.com
 Web  www.postresultzama.com
 Facebook  www.facebook.com/Postres-Ultzama

ZERBITZUAK

Ardien zaintza tradizionala eta esnekien eskulangintza espezializatutako famili-arloko enpresa.

DESKRIBAPENA

Familia-arloko enpresa hau Nafarroako Ultzama bailaran sortu zen, Iruñetik 20 minutura eta inguru natural paregabean. Ardien zaintza tradizionalean eta esnekien eskulangintzan espezializatua da, bereziki mamia edo gaztanbera apartaren ekoizpenean.  Postres Tradicionales Ultzama izendapenarekin, helburu komunak dituzten profesionalek osaturiko talde batek lan egiten du. Profesional horiek ezaugarri berezia dute: Ultzamari atxikiak izatea eta haren alde lan egitea; izan ere, bere irudia bultzatu nahi dute merkatuan parekorik ez duten kalitate handiko produktuak eginez.

Gure instalazioetan ardi-esnea, %100 pasteurizatua eta homogeneizatua, eta ardi-esnekiak ekoizten ditugu: gaztanbera, jogurta, izozkia eta gazta. Horrez gain, gure esnearekin zerorrek egiten ahal dituzu erraz postre mota asko: mamia edo gaztanbera tradizionala, jogurta, gazta freskoa, izozkia, sorbetea, moussea, …