2021eko diru-laguntzak

2021/05/11n eguneratua

Gaurko egunarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialak honako diru-laguntza deialdien iragarkiak argitaratu ditu:

Eskabideak egiteko epea, iragarkiak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun naturalez luzatzen da. Beraz, eskabideak egiteko epea zabalik egongo da bihartik, 2021eko maiatzaren 12tik, 2021eko ekainaren 10era arte.

 

2021/05/03an eguneratua

Alkatetzaren 114/2021 ebazpenaren bitartez, Ultzamako Udalak 2021-2022 ikasturtean Gradu edo Master Amaierako Lanak Ultzamako gaien inguruan egiten dituzten ikasleendako beka deialdiaren oinarriak onartu ditu.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2021eko urriaren 1era arte.

 

2021/04/19an eguneratua

Honako diru-laguntza deialdien oinarriak onartu ditu Udalak, 2021. urte honi dagozkionak:

Eskabideak egiteko epea, deialdi bakoitzari dagokion iragarkia Nafarrroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egunez naturalez luzatuko da.

OHARRA: Iragarki bakoitza ateratzen denean, epe zabaldu dela jakinaraziko dugu webgune honetan. Bitartean, norbanako eta elkarte interesdunek oinarriak kontsultatu ahal dituzte.