COVID19 - Liburutegiaren mailegu-araudia eta gomendioak

2020/07/07

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegiak hainbat irakurketa eskaintzen dizkigu:

Eta gogorarazi nahi dizkizuegu liburutegiak uda honetarako dituen ordutegiak eta arauak

 

2020/06/29

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur liburutegitik gogoratzen digute aste honetan hasten dela udako ordutegia (10:30etik-13:30era) eta zein den protokoloa (orain posible da liburuak itzultzea eta maileguan hartzea astelehenetik ostiralera, beti aldez aurreko hitzorduarekin)

 

2020/06/23

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik eskaintzen dizkigute diska bat, Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentala bat eta haur eta gaztentzako etxean egiteko hainbat esperimentu-

  • Liberation Music Orchestra: Diska honetan lotzen dira jazza eta Españako herri kantutegia, milizianoek eta Nazioarteko Brigadistek egokitua Bertold Brecht idazlearen hitzarekin, besteak beste.

  • Berri Txarrak eta Iragana Aurretik: 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukoitza ardatz hartuta, taldearen 20 urteko ibilbidea errepasatzen du dokumentalak. Diskoaren grabaketaren irudiekin eta 2015eko biraren unerik onenekin osatu dute.
  • Haur eta gazteentzako esperimentuak: PDF honetan haurrek eta gazteek aurkituko dute egutegi bat egunero esperimentuak egiteko etxean. Klikatu baino ez duzue egin behar (H, haurrentzat, G, gazteentzat) eta... esperimentatu!

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago. Hemen dituzue ere katalogoaren hautaketa bat eta liburuak maileguan hartu eta bueltatzeko arauak.

 

2020/06/16

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik eskaintzen dizkigute Lou Olangua 80ko hamarkadako abeslariari buruzko dokumentala bat, Nafarroako kulturaren atari digitala berriaren esteka eta Kolonbiako liburutegi nazionalaren baliabideak-

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago. Hemen dituzue ere katalogoaren hautaketa bat eta liburuak maileguan hartu eta bueltatzeko arauak.

 

2020/06/09

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik eskaintzen dizkigute Eduard Limonov idazleari buruzko informazioa, hainbat irakurketa gomendio eta umeendako baliabide batzuk (irakurketak, asmakizunak, musika…)

  • Ipuinak,  audio-ipuinak, asmakizunak, abestiak... Euskarazko baliabide hauek eta  gehiago  PINPILINEKIN web gunean haurrekin ikasteko eta dibertitzeko.
  • Civicanen blogak Afrikako kulturari, literatura beltzari, musikari, umoreari... buruzko oso gida interesgarriak eskaintzen dizkigu.

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago. Hemen dituzue ere katalogoaren hautaketa bat eta liburuak maileguan hartu eta bueltatzeko arauak.

 

2020/06/02

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizkigute jaso dituzten azken nobedadeak: Felipe Juaristi, Sarrionandia, Futboleroak, Almudena Grandes… Esteka honetan kontsultatu ahal duzue zerrenda.

Eta gogoratu liburuak maileguan hartu eta bueltatzeko arauak.

 

2020/05/28

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik eskaintzen dizkigute Ferran Adrià sukaldariaren liburu bat deskargatzeko, esteka batzuk milaka liburu doan eta legalki lortzeko eta web bat ipuin idazle onenen narrazioak irakurtzeko

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago. Hemen dituzue ere katalogoaren hautaketa bat eta liburuak maileguan hartu eta bueltatzeko arauak.

 

2020/05/25

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizkigute kontzertu ziklo bat, Nafarroako Museoaren emakumeen presentziari buruzko hainbat bailabide eta fanzinoteka bat.

Horretaz aparte, prest dago liburutegiaren katalogoaren hautaketa bat, liburuen mailegua errazteko

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/05/22

Maiatzaren 25etik aurrera, LIBURUAK MAILEGUAN berriz ere - ARAUDIA

Maiatzaren 25tik aurrera liburutegia ere "deseskalatzen" hasiko da pixkanaka bere lan erritmoa berreskuratzeko. Lehen egun horietan, liburuak maileguan hartu eta itzuli ahal izango dira, aldez aurreko hitzorduaren sistema baten bidez: posta elektronikoz eskatu ahal izango da liburutegia@ultzama.es helbidera idatziz edo 948306747 telefonora deituz astelehenetik ostiralera, 16:30-19:30 bitartean.

Liburu bat maileguan hartzeko:

  • Nahi den liburua adierazi. Liburutegiaren blogean eta liburutegiko sare sozialetan eskuragarri dauden gomendio eta nobedadeen aukeraketa bat eskainiko da, eta nahi dutenek liburutegiko katalogo osoa ere eskatu ahal izango dute kontsultarako, blogean edo emailez bidaliko zaien Excel dokumentu batean
  • Liburuak astearte eta ostegunetan jaso ahalko dira 16:30-19:30ak arteko ordutegian,  liburuzainarekin adostutako orduan.
  • Zentro zibikoko atea itxita egonen da, eta adostutako ordu zehatzean, irekiko du liburuzainak, behin berak lekua/distantzia uzterakoan, atean utziko duen kaxatik hartu beharko duzu liburua.
  • Mailegatzeko epeak ohikoak dira: hiru aste eta gehienez hiru liburu.
  • Liburua astearte eta ostegun batez itzuli beharko da 16:30-19:30 tartean, eta aurrez abisatu, ordua zehazteko. Liburua, sarreran egonen den “itzulketak” jarriko duen kaxa batean utzi beharko da.
  • Itzultzen diren liburuak berrogeialdian egongo dira hamabost egunez.

Liburuzainak distantzia bermatzeko du esleitzen zaizun orduaren eta hurrengo baten artean 10minutuko tartea ziurtatuko du gutxienez. Emandako orduan agertu, puntuala izan zaitezen eskatzen dizugu.

Gogorarazi nahi dugu, bestalde, liburutegiko blogak, sare sozialek eta udalaren webguneak gomendioak eta baliabideak eskaintzen jarraitzen dutela astero, etxetik kultur baliabide desberdinak (liburuak, filmak, etab.) libreki gozatzen jarraitzeko.

Pixkanaka lan-erritmoa berreskuratzen joatea espero dugu, eta ahal den neurrian erabiltzaile guztien eskura egotea.

 

2020/05/18

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegiak hainbat gairi buruzko irakurketa gidak, euskal komikiari buruzko hitzaldia eta on-line escape-room-en zerrenda gomendatzen ditu

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/05/14

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizikigute audio-ipuinak, musikari buruzko audio dokumentala batzuk eta “Basque Poetry”, euskal poesiaren ataria

  • Audio-dokumentalak: Euskadi Irratian musikari handien buruzko audio-dokumentalak entzun ditzakegu edozein mementutan: David Bowie, Paco de Lucia... edo literatura nobel sariduna Bob Dylan. Oso interesgarria!

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/05/08

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizikigute ¡2757 liburu elektroniko!, euskarazko dokumental pilo bat eta Pettiren azken abestia, Harkaitz Cano idazlearen hitzekin

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/05/04

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizikigute hiru liburu: bi etxeko txikientzat eta beste bat komikizaleentzat

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.Eta noski, zuen proposamenen zain ere gaude.

 

2020/05/01

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik gomendatzen dizikigute fototeka bat, bi zinema jaialdi eta euskal kantategien bilduma bat.

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/28

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik arte erakusketa birtuala batzuk bisitatuko gara eta gogoratuko ditugu duela gutxi hildako hiru artista: Ámparo Dávila idazle mexikarra, José Luis Zumeta margolaria eta Uderzo, Asterixen sortzailea

  • Amparo Dávilaren ipuin bat: Idazle mexikarra, ipuinaren maisuenetako bat, zendu zen pasa den astean. Hemen irakur daiteke bere ipuinarik ospetsuena, El huésped
  • Asterixen zaleentzat: Aldizkari honetan, Asterixekin zerikusia duten jokoak, komikiak eta jarduerak aurkituko dituzte, baita Uderzori, pertsonai ospesu honen marrazkilariari, omenaldi txiki bat ere.

  • Artdemia, pandemiari buruzko artea: Gasteizko ARTgia galeriak erakusketa birtuala egiteko deialdia egin zuen berrogeialdi honetan eta bere orrian hogeita hamar euskal artistaren lana ikus daiteke
  • Jose Luis Zumeta gogoan: Jose Luis Zumeta hil zen duela egun batzuk. Gerra osteko euskal artistarik nabarmenetako bat izan da. Hemen dago beraren web,margolariaren lana eta biografia ezagutzeko

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/23

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik hiru proposamen eskaintzen dizkizuegu:  komikiak, pegatina bilduma bat eta emakumeen funtzio sozialari buruzko hainbat dokumentu:

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/20

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik lau proposamen eskaintzen dizkizuegu:  publiko guztientzako opera, txikienekin janaria prestatzeko errezetak, Rubem Fonseca idazle brasildarraren ipuin batzuk, eta hainbat erakundek berrogeialdi honetan ireki dituzten Artxibo digitaletarako estekak:

  • Murgildu zaitez fitxategi digitaletan! Vintage kartel bat, XIX. mende bukaerako egunkari anarkista baten artikulua, Argia edo El Ecologista aldizkariaren zenbaki zahar bat... Artxibo askok beren zerbitzu digitalak ireki dituzte eta posible da horietan urpekaritza egitea horrelako bitxi txikien bila.

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/016

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik lau proposamen eskaintzen dizkizuegu, zuzeneko musikaz gozatzen jarraitzeko, eskulanak egiteko, ipuin bat irakurtzeko edo adinekoek gimnasia egin dezaten:

  • Zuzeneko musika: Eskuak garbitu nahi dituzu zure abesti gogokoenaren erritmoan? Hemen azalduko dizugu nola, baita zuzeneko musikaz gozatzen jarraitzeko hainbat proposamen ere.
  • Eskulanak: Berrogeialdi honetako produktu izarretako bat, komuneko papera, eskulan bihurtzea proposatzen dizuegu, beste ideia batzuekin batera.
  • Adineko pertsonentzako gimnasia: Helduagoek beren gorputza eta burua forman mantendu ditzakete egunero telebista saio honi esker.
  • Berrogeialdirako ipuina: Esteka honetan, Patxi Irurzun gure liburuzainak konfinamenduari buruz idatzitako ipuin bat irakur edo entzun daiteke, "Hau amaitzen denean".

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/014

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik emango dizuegu hiru esteka etxean irakurtzeko hainbat liburu eta txikienekin ipuin asko entzuteko:

  • Euskarazko pelikulak:  Pelikula bat? Eta euskaraz? Hemen dituzue batzuk etxetik ikusteko: “Errementari”, “Obaba”, “Nomadak TX”…
  • Oihala irekitzen da! Ikuskizun publikoak, hala nola antzerkia, itxita daude, baina Teatrotecan gozatzen jarraitu ahal dugu
  • Booktegi: Webgune honetan aurkituko dituzue doan euskarazko (eta ingeleseko batzuk ere bai) liburuak, erreportajeak, audioak, poesía, gazte literatura…

Eta gogoratzen dizuegu liburutegiaren blogan eta bere Twitter eta Facebooken ere ikus ditzakezula gomendio eta baliabide gehiago.

 

2020/04/08

Udal Liburutegiaren gaurko GOMENDIOAK

Gaur, liburutegitik emango dizuegu hiru esteka etxean irakurtzeko hainbat liburu eta txikienekin ipuin asko entzuteko: