Ultzaman Bizi Bonoak
Programa honen oinarriak hemen kontsultatu ahal dira bere osotasunean. Jarraian, hauen laburpen bat:
1-Parte hartzaileen zerrenda
Bonoak hurrengo enpresa eta establezimenduetan erosi eta bertan kontsumitu ahalko dira.
| Establezimendua | Telefonoa |
|---|---|
| Establezimenduak (ostatuak, zerbitzuak, aisialdia..) | |
| Iraizotzeko Ostatua | 948305328 |
| Larraintzarreko Ostatua | 948305077 |
| Gerendiaingo Ostatua | 948305054 |
|
Fundación Ultzama 2013 (Lizaso)
|
629126499 |
| Lizaso Pitch&Putt Golf (Lizaso) | 619700456 |
| Coach Sistemico (Larraintzar) | 637467674 |
| Emprende Bosque (Larraintzar) | 622589400 |
| Obrador Bapo (Ilarregi) | 649 115 881 |
| Alojamenduak | |
| Juandiegorena (Eltzaburu) |
948269317 - 627463722 |
| Benta Etxea (Eltzaburu) | 948305207 - 636309190 |
| Casa Rural Albirena (Arraitz) | 677739799 |
| Benta Ultzama (Arraitz - Belate) | 948305138 |
2-Bonoen funtzionamendua ESTABLEZIMENDUETAN (Tabernak, aisialdia, zerbitzuak...)
- 18 urtetik gorako pertsona batek BONO BAKARRA erosi ahal du enpresa/establezimendu bakoitzean, 24 eurotan, eta bertan kontsumitu behar du 32 euroko balioa. 8€-ko 4 zatitan dago banatuta bono bakoitza.
- Bonoaren atzeko aldean, eroslearen IZEN-ABIZENAK, NAN eta DATA idatzi behar dira.
- Kontsumizioa egin edo zerbitzua erosterakoan, BONO OSOA erakutsi behar da (goiko zati nagusiarekin), ezin dira 8 euroko frakzio eta zatiak soilik erakutsi
- Bono hauek 2020ko urriaren 2ra arte erabili ahalko dira.
Erabileraren adibideak:
- Demagun norbaitek 7 euroko erosketa edo kontsumoa egiten duela eta bonua erabili nahi duela. Kasu horretan, bonuaren 8 euroko frakzioa erabiliko da, eta ez da aldea itzuliko (ez da euro 1 itzuliko).
- Demagun norbaitek 9 euroko erosketa egiten duela; kasu honetan, logikoena da bonu bakarra erabiltzea 8 euro ordaintzeko eta falta den 1 € ordaintzea.
- Demagun norbaitek 16 euroko erosketa edo kontsumizioa egiten duela eta bonua erabili nahi duela. Kasu horretan, bonuaren 8 euroko bi frakzio erabiliko ditu.
- Kontsumoak 15 € edo 17 € izango balira, 1. eta 2. adibideen logika aplikatuko litzateke. Eta, adibidez, 35 € kontsumituz gero, 8 €-ko 4 frakzio erabiliko lirateke eta 3 € gehigarriak ordaindu beharko lirateke.
3-Bonoen funtzionamendua ALOJAMENDUETAN (Hotelak, nekazalturismoak...)
Adinez nagusi den pertsona bati 8 €-ko deskontua egin ahal izango zaio gaueko. Edo beste era batera esanda, faktura bakoitzak 8 euroko deskontua izan dezake gaueko.
Adibidez:
Demagun honako hau jasotzen duen faktura bat jaulkitzen dela:
"3 gau" 3x100 + BEZa* = 330 €
Kontsumitzaileak 306 euro ordainduko ditu, 8 euroko bono bat aplikatuko baitzaio gau bakoitzeko.
Bono hauek 2020ko azaroaren 15era arte erabili ahalko dira.
OHAR GARRANTZITSUA: Pertsona berak ezin izango du ostatu hartzeko txanda bat baino gehiago baliatu; hau da, irailean 3 gau igarotzen baditu eta bonuak baliatzen baditu, urrian ezin izango du berriz ere eskaintzaren etekinik atera.

Ultzama
















