2023ko egur epaitzen bandoa eta eskaerak
- 2023. urteko etxerako egur-sorta bat eduki nahi dutenei jakinarazten zaie 2022ko abenduaren 20tik 2023ko urtarrilaren 20ra arte (egun hori barne) emango dutela izena.
- Ondorengo datako eskaerak EZ dira onartuko.
- Ultzamako Mendi Komunaleko etxeko egur-loteak (epaitzeak) ateratzeari dagokionez, indarrean dauden arauak eta baldintza teknikoak Ultzamako Alkatetzaren 306/2022 Ebazpenean ezarritakoak izango dira. Ebazpen hori 22/12/19an argitaratu zen, eta honako bandoarekin batera argitaratu zen.
- Aurten, 2023an, esleituko diren lote guztiak "banatu" modalitatekoak izango dira.
- Gutxi gorabehera 6 Tm inguruko egur sorta esleituko da familia-unitate bakoitzeko.
- 2023ko Egur-lotea (epaitzeak) esleitzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa 52,00 €/ Tm da, BEZa barne. Emandako pisu zehatzari dagokion kopurua kobratuko da.
- Urtero bezala, 948 012 012 INFOLOCAL telefonora deituta emango da izena.