2024/10/21
2025eko ekitaldirako indarrean egonen diren TASA, PREZIO PUBLIKO ETA UDAL ZERGEI dagozkien karga-tasak. HASIERAKO ONESPENA.
Ultzamako Udalak, 2024ko urriaren 3ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen honako tasa hauek arautzen dituen udal ordenantza aldatzea: agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, irekitzeko lizentzien tasak eta hirigintzako jarduketetarako tasak, hainbat herrilur aprobetxatzeko kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gaineko lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2025erako.