2020/05/22

Maiatzaren 25etik aurrera, LIBURUAK MAILEGUAN berriz ere - ARAUDIA

Maiatzaren 25tik aurrera liburutegia ere "deseskalatzen" hasiko da pixkanaka bere lan erritmoa berreskuratzeko. Lehen egun horietan, liburuak maileguan hartu eta itzuli ahal izango dira, aldez aurreko hitzorduaren sistema baten bidez: posta elektronikoz eskatu ahal izango da liburutegia@ultzama.es helbidera idatziz edo 948306747 telefonora deituz astelehenetik ostiralera, 16:30-19:30 bitartean.

Liburu bat maileguan hartzeko:

  • Nahi den liburua adieraziLiburutegiaren blogean eta liburutegiko sare sozialetan eskuragarri dauden gomendio eta nobedadeen aukeraketa bat eskainiko da, eta nahi dutenek liburutegiko katalogo osoa ere eskatu ahal izango dute kontsultarako, blogean edo emailez bidaliko zaien Excel dokumentu batean
  • Liburuak astearte eta ostegunetan jaso ahalko dira 16:30-19:30ak arteko ordutegian,  liburuzainarekin adostutako orduan.
  • Zentro zibikoko atea itxita egonen da, eta adostutako ordu zehatzean, irekiko du liburuzainak, behin berak lekua/distantzia uzterakoan, atean utziko duen kaxatik hartu beharko duzu liburua.
  • Mailegatzeko epeak ohikoak dira: hiru aste eta gehienez hiru liburu.
  • Liburua astearte eta ostegun batez itzuli beharko da 16:30-19:30 tartean, eta aurrez abisatu, ordua zehazteko. Liburua, sarreran egonen den “itzulketak” jarriko duen kaxa batean utzi beharko da.
  • Itzultzen diren liburuak berrogeialdian egongo dira hamabost egunez.

Liburuzainak distantzia bermatzeko du esleitzen zaizun orduaren eta hurrengo baten artean 10minutuko tartea ziurtatuko du gutxienez. Emandako orduan agertu, puntuala izan zaitezen eskatzen dizugu.

Gogorarazi nahi dugu, bestalde, liburutegiko blogak, sare sozialek eta udalaren webguneak gomendioak eta baliabideak eskaintzen jarraitzen dutela astero, etxetik kultur baliabide desberdinak (liburuak, filmak, etab.) libreki gozatzen jarraitzeko.

Pixkanaka lan-erritmoa berreskuratzen joatea espero dugu, eta ahal den neurrian erabiltzaile guztien eskura egotea.