2024/04/16
NAO Iragarkia: Ultzamako Udalaren EGOITZA ELEKTRONIKOAREN helbidea aldatzea
Ultzamako Udalak, apirilaren 15eko 68/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
- Ultzamako Udalaren egoitza elektronikoaren helbidea aldatzea https://ultzama.tecsoluciones.es/sede-portal/home?request_locale=eu_ES helbide elektronikoan; Ultzamako Udala da interneteko domeinu horren jabea eta egoitza horren titularra.
- Ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta zehaztea, halaber, egoitza elektronikoak indarra hartuko duela ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
- Era berean, Ebazpen hau argitaratzea Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.