2021/09/20

PRENTSA OHARRA: Bere instalazioen zati bat berritu eta hobetuta ekin dio ikasturteari Ultzamako Haur Eskolak

Ultzamako Xinbili-Xanbala Haur Eskolak bere instalazioen zati baten berrikuntza estreinatuz hasi du 2021-2022 ikasturtea, uztailean eta abuztuan egindako obra batzuen ondoren

Hain zuzen ere, eta alde batetik, eskola barruko zoladura guztia berritu da, aspaldikoa baitzen. Linotec soluciones Técnicas SL enpresak egin ditu lan horiek, eta 21.275 euroko aurrekontua izan dute, BEZa barne.

Bestetik, Xinbili-Xanbalak, ikasturte honetatik aurrera, kanpoko patioaren zati bat estaltzen duen pergola bioklimatikoa du. Kasu honetan, Lamitek Protección Solar SL enpresak egin du obra, eta 30.492 euroko kostua izan du BEZarekin.

Bi lan horiek Iraizotzen kokatutako zentroaren prestazioak hobetzen lagunduko dute. Ikasturte honetan 25 haur eta bost lagunez osatutako hezkuntza-talde bat egongo dira bertan.

Obrak Ultzamako Udalak sustatu ditu eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduak finantzatuko ditu. Bi erakundeek hitzarmen bat sinatu zuten joan den martxoan, eta, horren arabera, Hezkuntzak 60.000 euro bideratzen ditu lan horiek.