PRENTSA OHARRA: Ultzamako Udalak 8 etxebizitza babestu eraikitzeko lurzorua eskuratuko du onartu duen hirigintza hitzarmen baten bidez
Martxoaren 23ko osoko bilkuran hirigintza-hitzarmena sinatzea onartu zuen, eta horren bidez Udalak konpromisoa hartu du Ultzamako Bailarako Udal Plan Orokorra aldatzeko Eltzaburuko UE-1.1 exekuzio unitatean.
Hitzarmenean adostutako konpromiso nagusiak legeak ezarritako nahitaezko lagapenaren ehunekoari eragiten dio, % 10etik % 24ra igarotzen baita. Horrela, Udalak etxebizitza babestura bideratutako bi lurzatietako bat lortuko duela bermatzen da, eta bertan prezio tasatuko 8 etxebizitza eraiki ahal izango dira.
Aldaketaren ezaugarri nagusiak jasotzen dituen hirigintza-hitzarmenak aukera ematen dio sustatzaileari familia bakarreko 9 etxebizitza libre eraikitzeko, aurreikusitako binakako 8 libreen ordez. Ordainetan, antolamendu-aldaketa bat jasotzen du, eta, horren bidez, babestutako etxebizitzetarako lurzatiak unitatearen hasieran kokatzen dira.
Ultzamako Planaren gainerako hirigintza-fitxetan bezala, unitatea garatzeko aurreikusitako epea (birpartzelatzea eta urbanizatzea) lau urtekoa izanen da Plan Orokorraren aldaketa behin betikoz onesten denetik aitzina. Hala ere, epe horiek laburtu ahal izango dira, birpartzelazioa behin betiko onartzen denetik gehienez ere bi urteko epea adostu delako, eta adierazitako epean urbanizatutako lurzatiaren erabilgarritasuna bermatuko delako.