2024/06/12

UDAL IGERILEKUEN 2024ko sasoia

1) INFORMAZIO OROKORRA

 

Irekiera datak: Ekainaren 13tik irailaren 8ra.

Instalazioen ordutegi orokorra: 11:30etik 20:15era, astelehenetik igandera.

Putzuak: 11:30/14:30 - 15:00/20:00


 

2) TARIFAK

 

URTEKO BONOA ERROLDATUAK EZ ERROLDATUAK
4 urte arte Debalde Debalde
Umeak eta gazteak (5-16 urte) 36 € 45,50 €
Helduak 53,50 € 69,00 €
Jubilatuak eta %33 edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak. 24,00 € 34,50 €

 

DESKONTUAK:

  • Familiako bigarren kideagatik : %10.
  • Familiako hirugarren kidetik aurrera: %20.
  • %10eko deskontu gehigarria egonen da Gimnasioko abonua izanez gero.
  • Deskontuak kide zaharrenetik aurrera egingo dira.

 

EGUNEKO SARRERA ERROLDATUAK

EGUN ERDIA (14:30ak arte edo 15:00tatik aurrera)

4 urte arte Debalde Debalde
Umeak eta gazteak (5-16 urte) 5,75 € 3,75 €
Helduak 8,50 € 4,75 €
Jubilatuak eta %33 edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak. 5,50 € 3,50 €

 

EGUNEKO SARRERA EZ ERROLDATUAK

EGUN ERDIA (14:30ak arte edo 15:00tatik aurrera)

4 urte arte Debalde Debalde
Umeak eta gazteak (5-16 urte) 7,50 € 4,75 €
Helduak 10,50 € 6,75 €
Jubilatuak eta %33 edo gehiagoko elbarritasuna duten pertsonak. 7,00 € 4,74 €

 

IGERIKETA IKASTAROAK ERROLDATUAK EZ ERROLDATUAK
3 urtetik gorakoak 42,00 € 58,00 €

 

OHARRA:

(2022/12/19ko NAOn, 252. zenbakian, argitaratutako ordenantzaren arabera).

-    Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, gutxienez 6 hilabete lehenagotik.
-    Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.
-    Abonamendu-txartela galduz gero, 15 euro kobratuko dira kudeaketa- eta jaulkipen-gastuengatik.


 

3) IGERIKETA IKASTAROAK: Derrigorrezkoa abonatua izatea edo kirol instalakuntzen bazkidea izatea.

 

INFORMAZIO GUZTIA Igerilekuetan (948 30 53 52) ekainaren 19tik aurrera.

  • BI IKASTARO:
    • 1. IGERIKETA IKASTAROA (UZTAILA 1-31)
    • 2. IGERIKETA IKASTAROA (ABUZTUA 1-30)

 

  • IZENA EMATEKO: 6 Pertsona gutxienez eta 12 gehienez.

 

HASTAPENA 11:30 - 12:10
GARAPENA 12:10 - 12:50
HOBEKUNTZA 12:50 - 13:30

 


 

4) BONOAK EGITEKO ARGIBIDEAK

 

  • Bonoak egiteko: Ekainaren 13tik aurrera Ultzamako Udal Igerilekuetan 11:30etatik 19:00etara.
  • Ordainketa: Banketxean edo igerilekuetan bertan txartelarekin ordaindu daiteke. 
  • Ultzamako Udalaren kontu zenbakiak:        
    - La Caixa: ES80 2100 5008 14 2100153556
    - Rural Kutxa: ES79 3008 0021 61 0701206625
  • Ordainagiriarekin, argazki batekin (gaur egungoa) eta NAN edo familia liburuarekin IGERILEKUETARA joan 11:30etik 19:30etara.
  • Bonoa behin eginda igerilekuan jasoko da.
  • Eguneko sarrera erroldatuen prezioan erosteko, igerilekuan bertan konprobatuko dute.