2020/05/27
Osasun Sailaren gomendioei jarraituz, ahalik eta kontakturik handiena izan ez dadin, aldaketa batzuk egin behar ditugu gure lan-moduan.
Ultzamako Osasun Zentroaren oharra eta jarraibideak
Bizilagun agurgarriak:
- Odola ateratzeko eta laginak hartzeko zentralizazioa egingo da Larraintzar Osasun Zentroan, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.
- Herritarren artean kontakturik egon ez dadin, kontsultako arreta telefono bidezko kontsulta egin ondoren emango da batez ere. Osasun-zentrora joan behar baduzu, telefonoz deitu beharko duzu, eta onarpen-zerbitzutik adieraziko dizute zer urrats egin behar dituzun (kontsulta medikoa, erizaintza, injektagarriak, sendaketak, analisiak, txostenak, etab.).
- Osasun-langileak arduratuko dira deia itzultzeaz, eta, beharrezkoa bada, zentrora joateko ordua esango diote.
- Aurrez aurreko hitzordua duten pazienteak puntual joango dira, ahal den neurrian beste pertsona batzuekin bat ez egiteko, eta betiere segurtasun-tartea mantenduz.
- Maskararekin joango zarete osasun zentrora, eta sarreran aurkituko duzuten hidrogelarekin eskuak garbituko dituzue. Lagunduta joan behar duten pertsonek, laguntzaile bakarrarekin joan behar dute.
- Ohiko kontsulta-ordutegitik kanpoko larrialdiko arreta ez da aldatuko, eta 112 telefonora deituta erantzungo da.
Sentitzen dugu aldaketa horiek sor diezazkieketen eragozpenak, eta eskerrak ematen dizkizuegu laguntzeagatik.