2021/03/11

Lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jardueretarako PREE laguntzen epearen luzapena

Lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikorako jardueretarako PREE laguntza-programak eskabide ugari izan ditu, eta bere osotasunean konprometitu da hasiera batean Nafarroako Foru Komunitaterako esleitutako aurrekontua.

Egoera horren aurrean, IDAEren Administrazio Kontseiluak, erkidegoak hala eskatuta, 7.676.283,86 euro gehitu dizkio hasierako 4.125.000 euroko zuzkidurari; beraz, Nafarroari esleitutako zenbatekoa 11.801.283,86 euroan geratu da.
 

Hau dela eta, diru-laguntza eskabideak egiteko epe berria zabalik dago, 2020ko azaroaren 5ean hasi zen, eta 2021eko uztailaren 31ra arte.

Eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera ematen dira laguntzak eta oro har, laguntza horiek bateragarriak izango dira edozein administrazio publikok edo estatuko edo nazioarteko organismo edo ente publikok helburu bererako emandako beste laguntza batzuekin, baldin eta:

  • Beste administrazioek jarduera bererako emandako laguntzek ez badute Europako Funtsen finantzaketarik.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.

Beraz, laguntza horiek bateragarriak dira Nafarroako Gobernuak dagoeneko dituenekin. Taula honen arabera geratu dira:

  • Onuradunak: Jabetza Horizontalaren Legearen arabera eratutako etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinen jabeen erkidegoak edo jabeen elkarteak
  • Diruz lagun daitezkeen jarduerak:Eraikinaren inguratzaile termikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzea. Eraikinak lehendik egon behar du, eta 25 urtetik gorako antzinatasuna.
  • Gehieneko ehunekoa eta zenbatekoak: Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa oinarrizko laguntzaren eta laguntza gehigarriaren batura izango da.

Xehetasun guztiak, Nafarroako Gobernuaren webgunean kontsultatu ahal dira.