Baserri eskola

Granja.jpg

Oilategia ikusi eta honen azalpena entzungo dugu, baratza eta “Parades en Crestall” laborantzaren azalpena, jarraian bordan sartuko gara eta untxiak ezagutuko ditugu, duela gutxi erditu duten animaliak edo eriondo dauden animaliak, gure Antonio astoa, gure Assaf ardiak, ahuntz txikiak eta Peggy eta Chan txerriak. Bi untxi arraza ere ikusi ahalko ditugu, hauen artean munduko handiena den Flandesko untxi erraldoia.

Ondoren basora aterako gara Thor eta Oddin ponniak ikustera (iada familia izan dutelarik, Manolo deitzen dena), Ultzama behorra (laister ama izango dena), Enkarterriko Ali eta Roke astoak, baita Pili astemea, Dexter behiak eta ahate Txinatarrak.

Eguraldiak laguntzen ez bagaitu, animaliak borda barruan egonen dira busti gabe ikusi eta ikutu ahal izateko. Gogoratu jan behar ez duzuen ogi lehorra edo fruta eraman dezakezuela gehien atsegin zaizuenari emateko. 

Bukatzeko eskuak garbitu eta Ultzamako mamia egiten erakutsiko dizuegu, lehen nola egiten zen eta orain nola egiten den azalduz. Mami txupito bat eraman ahalko duzue edo gure instalazioetan jan.

 Helbidea  
 Telefonoa  629 126 499
 Email  info@granjaescuelaultzama.es
 Web  www.granjaescuelaultzama.es
 Facebook  www.facebook.com/Granja-Escuela-Ultzama
 Ordutegia  Egunero

 

OHARRAK

Baserriko edo zonaldeko artisauen produktuak erosi ahalko dituzue gure denan, kafe edo freskagarri bat edan. Gosaria edo merienda ere prestatu ahal dizuegu katering bidez.

Eta nola ez, zuen urtebetetzeak, bataioak, jaunartzeak eta abar ospa ditzazkegu zuekin.

Zuen zai gaude!

IRAUPENA: 90 minutu

Prezioak:

  • 1 eta 11 urte bitartean: 3 euro.
  • 12 urtetatik aurrera: 5 euro.