Belate
Belateko mendatean daude nafar askorentzat gustukoen diren basabideak. Basabideen bidez Nafarroako eskualde atlantikoko erreferente bezala aukeratutako lurralde zabala bisitatzeko aukera izango duzu. Tentagarriak dira bertako erreka ugariak eta pagadi handien freskotasun berdea.
Tentagarria da baita ere Ultzamako Bentan gelditu hemengo gaztanbera (mamia) edo beste edozein postre tradizional dastatzea, oreinak ikusi eta gero, honen inguruak zeharkatzen dituen basabide ugarietatik jarraitu.
Ez da urrundu behar, adibidez, Andra Mariren Ospital eta Monasterio aldera jarraitzeko. Naturgune harrigarri honetan kontserbatzen diren aztarnen jatorriak Done Jakueko bidearen adar zaharrenetako batera garamatza: Baztango Bide delakoa; penintsulan Urdazubitik sartu eta Baztango bailaran barrena zihoan Belateko mendateraino, aitzinako erromatar galtzadak jarraituz, galtzada horien aztarnak ikusi ahal dira zati askotan oraindik , baita menhir zaharrak haien aldeetako goialdeetan.