Parke mikologikoa

parke mikologikoa.jpg

Klimari eta haren basoen aberastasunari esker, Ultzama izan da turismo mikologikoaren gune erakargarrienetako bat, zizen kalitate eta kantitateagatik. Joan zen hamarkadatik aitzina, basoa zaintzeko eta, aldi berean, jarduera horretako iraunkortasuna bermatzeko beharraz ohartzen hasi ziren.

Horri esker, 2007ko udazkenean, zizen bilketa arautu zen "ULTZAMAKO PARKE MIKOLOGIKOAREN" izenaz. Erreferentzia gisa, Ultzaman gehienez eguneko 500 biltzaile (0,2 pertsona/hektarea) onartzen dira; horrek aukera ematen du bilketa iraunkorra izateko, irizpide teknikoetatik (oihan bideetan ibiltzeko eta aparkatzeko ahalmena) sozialetatik (masifikazioa eta zeharkako kalteak) eta ekologikoetatik (gehiegizko zanpaketa eta bilketa).

Ultzamako Parke Mikologikoak zenbait zerbitzu eskaintzen ditu, denak asmo berarekin, atentzio pertsonalizatua ematea, lagun arteko giro abegitsuan. Gure teknikariak arduratzen dira baimenak emateaz eta biltzaileei aholkuak emateaz une bakoitzean dauden espezie eta lekurik onenei buruz. Parkean ere erakusketetarako gunea dauka, eta guarda bat; eta beste zerbitzu batzuk, hala nola, bisita gidatuak eta mikologiari buruzko jardunaldiak antolatzea. biltzaileen segurtasunaz eta praktika onak betetzeaz arduratzen dena.

2008. urtean Nafarroako Gobernuak Ultzamako Parke Mikologikoari "Ingurumen Praktika Egokien V. saria" eman zion tokian tokiko garapen iraukorreko jardunbide egokiena izateagatik.

 

Argibide gehiago eta erreserbak Ultzamako Parke Mikologikoaren infomazio bulegoan, Larraintzarren (Ultzamako Udala) www.parquemicologicoultzama.com.

Email: info@parquemicologicoultzama.com

Telefonoa:646 184263

Helbidea: Ultzamako Parque Micologikoaren informazio bulegoa, San Pedro kalea 8, Ultzamako Udala,  31797 Larraintzar.