Ultzamako Udalaren 2022ko diru laguntzak
2022ko sormen artistiko kulturalari eta jarduera artistiko-kulturalen antolaketarako dirulaguntza
Helburua
a) Edozein diziplina artistikotan sorkuntza artistiko eta kulturalari laguntza ekonomikoa ematea:
dantza, musika, antzerkia, arte plastikoak, argazkigintza, pintura, poesia, ipuinak, bideoa eta abar.
Deialdi honetarako aurrekontua 1.600,00 eurokoa da.
b) Arte eta kultura jarduerak antolatzeko laguntza ekonomikoa ematea.
Deialdi honetarako aurrekontua 1.400,00 eurokoa da.
Pertsona/erakunde onuradunen betekizunak
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo elkarteak.
- Ultzamako bailarako toki-erakunde publikoak.
- Ultzamako udalerrian egoitza soziala duten erakunde pribatuak (JEZ).
- Ultzaman erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona fisikoak.
Laguntza horiek eskatzen diren jarduera edo jarduera zehatzari dagokionez, ezin izango da irabazi asmorik edo xederik izan.
Eskabideak aurkeztea
Deialdi honetan parte hartu nahi duten entitate, elkarte, talde edo pertsona fisikoek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte, oinarri hauek NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta BIHARAMUNETIK 15 EGUN BALIODUNEKO epean, Ultzamako Udalean edo erakunde honen egoitza elektronikoan behar diren agiriak aurkeztuz. (https://ultzama.clmtec.es/sede-portal/home).
Deialdia: Dirulaguntzak emateko entitateei, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta partikularrei, 2022. urtean KIROL eta ARIKETA FISIKOKO JARDUERAK egin ditzat
Helburua
Deialdi honen helburua edozein kirol-disziplinatan jarduera fisikoak sortzeko laguntza ekonomikoa ematea da.
Deialdi honetarako aurrekontua 2.000,00 eurokoa da.
Pertsona/erakunde onuradunen betekizunak
Honako hauek jaso ahal izango dituzte deialdi honetako laguntzak: